Politika -

Memoria historikoa

Franco ekainaren 10ean aterako dute hobitik

El Pardora eramango dute Erorien Haranetik. Auzitegi Gorenak oraindik ez du erabaki senideei jaramon egin eta hobitik ateratzeko izapideak geldiaraziko ote dituen.

Francoren hobia Erorien Haranean. Argazkia: EiTB
Francoren hobia Erorien Haranean. Argazkia: EiTB
Francoren hobia Erorien Haranean. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak erabaki du ekainaren 10ean aterako dutela Francisco Franco diktadorea Erorien Haraneko hobitik, eta El Pardoko (Madril) hilerrira eramango dutela.

Prozesu guztia komunikaziorik eta irudirik gabe egingo dute, eta ez dute deialdi publikorik egingo gorpuzkinak hobitik ateratzeko, Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordeak Gobernu Kontseiluaren ostean iragarri duenez.

Franco Erorien Haraneko basilikan hobiratu zuten, berak aginduta eraikitako monumentuan, hain zuzen ere.

Diktadorearen familiak helegitea jarri zuen gorpua hobitik ateratzeko eta Erorien Haranetik mugitzeko erabakiaren aurka, eta Auzitegi Gorena zer egin aztertzen ari da oraindik.

Gainera, auzitegiak ez du erabakirik hartu prozesua behin behinean gelditzeko familiak egindako eskaeraren inguruan.

Espainiako Gobernuak debekatu egin zuen gorpua Almudenako katedraleko kriptara eramatea, "ordena publikoagatik" eta diktadoreari omenaldiak egitea galarazteko.

Baina senideek berretsi zuten horixe zela nahi zuten lekua Justiziak Erorien Haranetik ateratzea aginduz gero.

Espainiako Gobernuak argi adierazi zuen familiak ez bazuen Almudenakoa ez zen beste proposamenik egiten, aldebakarrez erabakiko zuela non hobiratu.

Espainiako Gobernuaren arabera, Mingorrubio-El Pardoko hilerrian "duintasun eta errespetu" baldintzak errespetatzen dira, besteak beste, Carmen Polo Francoren emazte zena ere bertan dagoelako.

Gainera, Franco El Pardoko jauregi batean bizi izan zen hil arte, gaur egun estatuburu atzerritarren erresidentzia bihurtu den eraikinean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Espainia albisteak Gaurko azken orduko albistea Madril gaur Memoria historikoa albisteak