Politika -

Omenaldia

Indarkeriaren biktimen omenezko lehenengo plakak jarri dituzte Donostian

Udalak indarkeria guztien biktimak omentzeko asmoa du, eta lehenengo plakak ETAk 1976an hil zituen 5 lagunen omenezkoak izan dira.

Biktimei omenaldia Donostian. Argazkia: Efe
Biktimei omenaldia Donostian. Argazkia: Efe
Era guztietako biolentzien biktimen omenezko plakak jartzen hasi dira Donostian

1:57

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAk hil zituen Juan Maria Araluce, Jose Maria Elicegui, Antonio Palomo eta Luis Franciscoren senide eta gertukoek, Eneko Goia Donostiako alkateak eta Udaleko ordezkariek (EH Bildukoak izan ezik) aipatu biktimen omenezko plakak jartzeko ekialdian parte hartu dute gaur Askatasunaren Etorbidean, atentatua gertatu zen lekuan.

ETAk 1976ko urriaren 4an hil zituen Juan Maria de Araluce Gipuzkoako Aldundiko presidentea, Jose Maria Elicegui bere gidaria, eta Alfredo Garcia Gonzalez, Antonio Palomo Perez eta Luis Francisco Sanz Flores poliziak.

Plakak jartzeko ekitaldiaren aurretik, familiei udaletxean egin diete harrera, eta senidearen omenezko plakaren erreplika bat jaso dute. Hauek dira Donostiako Udalak biktimak omentzeko jarri dituen lehenengo plakak, justizia, memoria eta konponketa konpromisoaren barruan kokatzen dituenak.

Udalak Donostian bertan hil zituzten indarkeria mota desberdinen (ETA, Batallon Vasco Español, GAL) biktimak omendu nahi ditu, eta ETAko bost biktima horiekin hasi da. 1960tik 2010era izan diren Poliziaren biktimek ere jasoko dute omenaldia.

Donostiako txistularien bandak abesti batzuk jo dituzte ekitaldian, senide eta ordezkari politikoek lau plaketan loreak jartzen zituzten bitartean. Gainera, minutu bateko isilunea egin dute biktimen omenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostiako informazioa Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Albisteak Terrorismoaren Biktimak