Politika -

Kataluniako erreferenduma

Kataluniatik Bruselara oinez, Europari U-1eko erreferenduma onar dezala eskatzeko

200 bat pertsona abiatu dira Belgika aldera Europar Batasunari "Kataluniako Errepublika" ezar dezala eta "procesaren epaiketan" esku har dezala eskatzeko.

U-1eko erreferendumeko hautetsontzia. Argazkia: EiTB
U-1eko erreferendumeko hautetsontzia. Argazkia: EiTB
U-1eko erreferendumeko hautetsontzia. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

200 bat pertsonak 'Cami per la Republica' abiatu dute gaur goizean Cerberen, eta handik Bruselaraino oinez joan nahi dute Europako Parlamentuari "Kataluniako Errepublika" ezar dezala eskatzeko, eta Europako Giza Eskubideen Auzitegiari "procesaren epaiketan" esku har deala exijitzeko, antolatzaileek jakitera eman dutenez.

Lehenengo egunean Cerbereko tren geltokitik abiatu dira, eta Gerra Zibilean erbesteratuek egindako bidea jarraitu eta Argelersera iritsi nahi dute.

40 egunen buruan Bruselan izango direla espero dute, egunean 30 bat kilometro eginda. Waterloon Carles Puigdemont presidente ohiaren etxetik pasatuko dira, eta harrera jasoko diete.

'Cami per la Republica' Rai Lopez ekintzailearen ekimen bat da, eta iragarri du U-1eko erreferendumeko hautetsontzi bat gainean eramango duela uneoro.

Martxaren hasieran 'Cami per la Republica' adierazpena irakurri dute, aldarrikapen nagusiak azaltzeko, eta parte-hartzaileei atxikimendu sinadurak bil ditzaten eta hautetsontzian sar ditzaten eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Brusela bideoak Kataluniako erreferenduma gaur Belgika argazkiak Eguneko albisteak Kataluniako prozesua zuzenean