Politika -
Kartzela politika
Euskal sindikatuek protesta egiten jarraituko dute sakabanaketa amaitu arte
Hilero moduan, elkarretaratzea egin dute Bilbon kartzela politika mota hori "amai dadila" eskatzeko, "oraingoz" ez dutelako "inolako berrikuntzarik" ikusten.
agentziak | erredakzioa
ELA, LAB, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuek sakabanatutako ETAko presoen eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzeak egiten jarraituko dute, kartzela politikan ez dela aldaketarik izan iritzi diotelako.
Aipatu sindikatuak urtarrilean hasi ziren presoen eskubideen aldeko mobilizazioekin, eta "hilero moduan", elkarretaratzea egin dute Espainiako Gobernuak Bilbon duen azpiordezkaritzaren aurreran, "sakabanaketak eragiten duen salbuespeneko egoera salatzeko", Aitor Nuñez LABen ordezkariak hedabideei azaldu duenez.
Kartzela politika hori "amai dadila" eskatu du Nuñezek, "oraingoz" ez duelako "inolako berrikuntzarik" ikusten.
Hori horrela, sindikatuek "borrokan" jarraituko omen dute, hilero elkarretaratzeak eginez, sakabanaketa bukatzen den arte.