Politika -

Epaia

Zazpi urteko espetxe zigorra ezarri diote Andoni Goikoetxea ETAko kide ohiari

Goikoetxea aske zegoen epaileak epaia eman arte, eta Guardia Zibilak atxilotu egin du Gipuzkoan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak 7 urteko espetxe zigorra ezarri dio Andoni Goikoetxea ETAko kide ohiari, lehergailuak edukitzea egotzita. Goikoetxea aske zegoen epaileak epaia eman arte, eta, orain, Guardia Zibilak atxilotu egin du gaur Gipuzkoan, iturri judizialak aipatuta Europa Press agentziak jakinarazi duenez.

Goikoetxeak 7 urteko espetxe zigorra bete zuen Frantzian, ETAko kide izatea egotzita.

Aipatu iturriek jakinarazi dutenez, epaileak zazpi urteko zigorra ezarri dio orain, lehergailuak edukitzeagatik. Epaiaren arabera, haren hatz markak lehergailuak egiteko material ugari zegoen zenbait lekutan topatu zituzten. Fiskaltzak bederatzi urteko zigorra eskatu zuen.

Aipatu iturrien arabera, haren abokatuek eskatuko dute Goikoetxea aske mantentzea, helegitea aurkeztuko baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak ETA Gizartea