Politika -

Tutera

Bardeako tiro eremua ixtea eta Gladys del Estalen memoria aldarrikatu dute

Errege Bardeako tiro eremuaren aurkako XXXII. martxak bat egin du Guardia Zibilak duela 40 urte hil zuen ekologista gaztea oroitzeko urteurrenarekin.

Bardeako tiro eremuaren aurkako protesta. Argazkia: EiTB
Bardeako tiro eremuaren aurkako protesta. Argazkia: EiTB
Bardeako tiro eremuaren aurkako protesta. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errege Bardeako tiro eremuaren aurkako XXXIII. Martxak bat egin du Gladys del Estal Guardia Zibilak tiroz hil zuen ekologistaren heriotzaren 40. urteurrenarekin.

Los Aguilareseko ingurutik tiro eremura dauden lau kilometroak zeharkatu dituzte, eta amaieran nuklearren aurkako protesta batean hil zuten ekintzaile ekologista omendu dute.

Gladys del Estalen argazki bat ipini dute ekitaldiaren erdian, eta krabelin gorriak jarri dizkiote, ingurugiroarekin eta bakezaletasunarekin lotutako poemak irakurri dituzten bitartean.

Horren ostean egin dute ekitaldi politikoa, tiro-eremuaren itxiera aldarrikatzeko, eta aurtengoan 300 bat lagunek parte hartu dute, antolatzaileen esanetan.

Poligonoaren aurkako Asanbladak gogorarazi du Gladys del Estalen oroimenak eta baloreek indarrean jarraitzen dutela, eta "asko zor" diotela, "bizitzaz betea" zegoen eta "planeta garbia eta gizarte hobea" defendatzen zuen 20 urteko gazteari.

Poemak irakurri eta gero, "1951tik Bardea bere esku hartu zuen tiro eta bonbardaketa eremua" deusezteko lanean ari direla adierazi du asanbladak.

Parke Natural baten erdian dagoen "zulo beltza" dela salatu dute, eta ingurugiro, bakezaletasun eta segurtasun ikuspegitik itxiera eskatzeko geroz eta arrazoi gehiago daudela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Tutera Albisteak Ingurumena azken ordukoa Gerra Zibileko biktimak