Politika -

Manifestazioa

Ehunka pertsona bildu ditu Donostian 'euskal errepublika librea'ren aldarrikapenak

Aste Nagusiaren hasieran harira egindako ekitaldian, EH Bilduk independentzia "geroz eta gertuago" dagoela adierazi du.

Independentziaren aldeko manifestazioa, Donostian. Argazkia: EiTB
Independentziaren aldeko manifestazioa, Donostian. Argazkia: EiTB
Milaka lagun bildu dira errepublikaren aldeko manifestazioan, Donostian

1:07

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mila lagun inguru atera dira gaur kalera Donostian, EH Bilduk deituta, "euskal errepublika librea" aldarrikatzera, izan ere, "geroz eta gertuago" dagoela uste du koalizio abertzaleak.

Aste Nagusiaren hasieraren harira egindako manifestazioa 17:00etan abiatu da Artzain Onaren plazatik 'Gora goaz. Errepublikarantz' lelopean.

Independentziaren, amnistiaren eta euskal presoen etxeratzearen aldeko oihu artean, hiriaren erdigunea zeharkatu dute Zuloaga plazaraino, eta bertan Esti Elduaien EH Bilduko batzarkideak hitz egin du.

Elduaienek esan du "euskal errepublika librea geroz eta gertuago" dagoela. "Horren erakusgarri gara hemen elkartu garenak, eta, nola ez, azken hauteskundeetan ezkertiar subiranistok lortu ditugun emaitzak", adierazi du.

Era berean, ohartarazi du Espainiako Estatua krisi larrian dagoela, eta "Kataluniako erreferendum eredugarriak" horixe uzten duela agerian.

EH Bilduren bozeramaileak salatu du egoera horri aurre egiteko "PPk, Ciudadanosek eta Voxek osatzen duten trifatxitoak mozorroak kendu" dituela.

"Espainia bakarra eta bere batasuna defendatzen dutela esaten eta berresten dute, eta edozertarako prest daudela ezer alda ez dadin. Espainiako ultraeskuindarrak gelditzeko gure esku zegoen guztia egingo genuela hitzeman genuen, eta horixe egin dugu Nafarroan eta Kongresuak", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia bideoak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak