Politika -
Udal hauteskundeak
Artolazabal alkategai jeltzaleak irabaziko ditu hauteskundeak Gasteizen, Noticias Taldearen inkestaren arabera
Zortzi zinegotzi lortuko lituzke, gaur egun EAJk dituenak baino bat gehiago. Bigarren postuan geratuko litzateke Rocio Vitero EH Bilduren hautagaia, ordezkari bat gehiagorekin zazpi zinegotzira helduta.
eitb media
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikako sailburu eta EAJren Gasteizko alkategaiak irabaziko ditu 2023ko udal-hauteskundeak, Gizakerrek Noticias Taldearentzat egindako inkestan agertzen denez.
Boto-estimazio datuen arabera, EAJk 2019an baino babes handiagoa lortuko du, eta zazpi zinegotzi izatetik zortzi izatera pasatuko da. Bigarren postuan geratuko da Rocio Vitero EH Bilduren hautagaia, ordezkari bat gehiagorekin zazpi zinegotzira helduta.
Maider Etxebarria PSE-EEren hautagaia hirugarren geratuko litzateke, aurreko hauteskundeetan baino zinegotzi bat gutxiagorekin, bostekin hain zuzen ere. Ainhoa Domaica PPkoa berdin geratuko litzateke, bostekin.
Gizakerrek Arabako hiriburuan egindako inkestak dio Garbiñe Ruiz Elkarrekin Podemosen hautagaiak babesa galduko duela eta zinegotzi bat galduko duela, hiru zinegotzitik bira jaitsita.