Politika -

ETXEBIZITZA

Sareben 50.000 etxebizitza arrazoizko prezioan alokairuan jartzea onartu du Espainiako Gobernuak

35.000 etxebizitza eraikita daude dagoeneko eta 15.000 etxebizitza publiko eraiki nahi dituzte Sareben eskura dauden lurzoruetan.

Babes ofizialeko etxebizitzak Gasteizen. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia
Babes ofizialeko etxebizitzak Gasteizen. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia
Babes ofizialeko etxebizitzak Gasteizen. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak gaur goizean onartu du lehen 'banku txar' gisa ezaguna zen Sareben 50.000 etxebizitza arrazoizko prezioan alokairuan jartzea. 35.000 etxebizitza eraikita daude dagoeneko eta 15.000 etxebizitza publiko berri egin nahi dituzte Sareben eskura dauden lurzoruetan.

Zehazki, Ministroen Kontseiluak onartu du 21.000 etxebizitza udalen eta autonomia erkidegoen esku jartzea, alokairu soziala bultzatzea parke publikoko 14.000rekin eta 15.000 etxebizitza publiko eraikitzea Sareben eskura dauden lurzoruetan.

Sareb duela 11 urte sortu zen 2008ko finantza krisian porrot egin zuten bankuei ondasun higiezinak erosteko, eta Estatuak kontrolatzen du iaztik.

Hego Euskal Herrian, 96 etxebizitza baino ez ditu Sarebek: 53 Euskal Autonomia Erkidegoan eta 43 Nafarroan.

Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan Nadia Calviño lehen presidenteorde eta Ekonomia Gaietarako ministroak adierazi duenez, "funtsezkoa da Espainiako etxebizitza parke publikoa berreraikitzea eta banku txarraren aktiboen ehuneko ehun aprobetxatzea".

Calviñoren arabera, etxebizitzak ez ezik, ospitaleak, eskolak, aparkalekuak eta beste zerbitzu publiko batzuk eraikiko dira Sarebek utzitako lurretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua bideoak Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza albisteak