Politika -

Nafarroako Gobernua

Ana Ollo, Mikel Irujo, Jose Mari Aierdi eta Fernando Dominguez izango dira Geroa Baiko kontseilariak

Herritarrekiko Harremanetako kontseilari gisa errepikatzeaz gain, Ollo bigarren presidenteordea izango da. Koalizioak Irujo izendatu du Industria, Dominguez Osasuna eta Aierdi Ingurumena zuzentzeko.

Kontseilari izateaz gain, bigarren presidenteorde izango da Ollo. Argazkia: navarra.es
Herritarrekiko Harremanetako kontseilari izateaz gain, bigarren presidenteorde izango da Ollo.
Kontseilari izateaz gain, bigarren presidenteorde izango da Ollo. Argazkia: navarra.es

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Geroa Bairen Batzorde Iraunkorrak aho batez onartu du gaur Nafarroako Gobernuan izango duen ordezkaritza. Ana Ollo presidenteordea izango da, eta Mikel Irujo, Jose Mari Aierdi eta Fernando Dominguez, kontseilariak. Gobernuan esperientzia dute guztiek.

Horrela, Ana Ollo Hualde izendatu du Geroa Baik Nafarroako Gobernuko Bigarren Presidenteordetza eta Herritarrekiko Harremanetarako Kontseilaritza hartzeko.

Mikel Irujo Amezaga da koalizioak Industria, Trantsizio Ekologiko eta Enpresa Digitaleko Kontseilaritza zuzentzeko izendatu duen pertsona.

Landa Garapen eta Ingurumen Kontseilaritzaz arduratzeko, Geroa Baiko Batzorde Iraunkorrak Jose Mari Aierdi Fernandez de Barrena hautatu du, Etxebizitzatik orain arte Itziar Gomez alderdikideak zuzentzen zuen arlora pasatuta.

Azkenik, koalizioak Fernando Dominguez Cunchillos izendatu du Osasunaren ardura hartzeko, duela bi legealdi Uxue Barkos presidente zenean izan zuen alor bera zuzen dezan.

Ohar batean, Geroa Baik lau pertsona horien "profil profesionala eta ibilbide politikoa" azpimarratu ditu, "Nafarroak aurre egin behar dien erronka handiei zorrotz eta arduraz helduko baitiete, hala nola osasun publikoa berrindartzea, trantsizio ekologiko, energetiko eta digitalari aurre egitea, eta aniztasuna aitortzeko eta bizikidetzaren aldeko apustua egiteko politika publikoak sustatzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Geroa Bai Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua