Erreportajeak -
Hiria 3 dimentsiotan
Donostia, Googleren Model Your Town lehiaketako finalista
Internetko bilatzaileak Google Earthen hiriaren irudikapenik onena egiten duen proiektua sarituko du. Urgull mendia, portua eta Alde Zaharra nabarmendu dituzte egileak diren 5 informatikariek.
Eitb.com
Googlek datorren maiatzean aukeratuko du Model Your Town lehiaketako irabazlea. Ekimenak Google Earthen hiru dimentsiotako teknologiarekin hiriaren irudikapen onena egiten duen lana sarituko du. Donostiaren proiektua azken bost finalistetako bat da.
Proiektua Eneka Mujikak, Gabriel García diseinatzaile grafikoai, Jan Wesbuer eta Fermín Sarasate arkitektoek egin dute. Hala ere, ezagunagoak dira www.zurriola.net, gipuzkoa3d.blogspot.com, www.jan-wesbuer.de, www.estudio12.com eta www.southvisions.com bezala. Donostia ordezkatzen duen taldearem webgune ofiziala gipuzkoa3d.blogspot.com da. "Aurretik landuta genuen zerbait zen. Gainera, Donostiak Google Earthen topografia bikaina du, izan ere, zerbitzu hori kontratatu zuen iaz Udalak. Gainera, beste hirietako lanak ikusi ostean, saiatzea erabaki genuen", gogoratu du Mujikak.
Horrela, proiektua "pixkanaka" garatzen joan zen. Mujikak azaldu du lana banatzeko hiria zatitu egin zutela, izan ere, informatikari bakoitzak proiektua bere lanarekin bateragarria egin behar izan du.
Proiektua garatzeko lana joan den abenduaren 1ean ireki zen arren, Mujikak esan du erabili behar izan duten materiala sortzeko bi urte behar izan dituztela.
Urgull mendia, portua eta Alde Zaharra dira irudietan gehien nabarmendu dituzten guneak. Horrez gain, katedrala, elizak eta Miramar Jauregia bezalako eraikinak ere azaltzen dira, besteak beste.
Hautagai gehiago
Donostiaz gain, Barranco (Peu), Dursley (Ingalaterra), Braunschweig (Alemania) eta Florida (AEB) ere lehian arituko dira.
Bost lan finalistak Google ikusi daitezke. Horrela, erabiltzaileek gustukoena bozkatu ahalko dute.
Lehiaketaren antolatzaileek adierazi dutenez, botoen zenbaketa maiatzaren 1ean egingo dute. Hamabost egun beranduago, irabazlearen izena jakinaraziko dute. Garaileak 10.000 dolare (7.367,99 euro) eskuratuko ditu.
"Finalera iritsi bagara, aukerak izan baditugu! Gainera, lanean jarraitzen dugu. Nire ustez, Donostia hiririk politena da eta gure proiektuak horrela islatzen du", esan du Mujikak.