Erreportajeak -
Eitb.com-en erreportajea
Ingurumenaren Munduko Eguna da gaur
Talde ekologisten salaketak sustatzeko erreminta on bat bilakatu da Internet. EBk aste honetan bertan aurkeztu du Sarean izango den biodibertsitatearen Europako sistema berri bat.
eitb.com
Ingurumenak jasatako erasoei buruzko salaketak eta mugimendu ekologistak ugariak dira Interneten. Geroz eta gehiago dira ingurumenari buruzko webguneak, blogak edo sare sozialetako profilak. Gaur, Ingurumenaren Munduko Egunean, Amigos de la Tierra, Ecologistas en Acción, Greenpeace, SEO/BirdLife eta WWF Estatuko ingurumenari buruzko gobernuz kanpoko erakunde garrantzitsuenek gizartea ingurumenak bizi dugun egoeraz jabetzeko deialdia egin dute. Oraingo honetan, gai nagusia biodibertsitatearen kontserbazioa da.
Aste honetan bertan ere, Europako Batzordeak biodiertsitatearen galerari aurre egiteko hiru ekimen aurkeztu ditu. Hiru erreminta berriek Europako biodibertsitaterako sistema bat (BISE) osatzen dute. Webgune batek EBko biodibertsitateari buruzko informazioa zentralizatuko du eta EBeKo biodibertsitatearen erreferentziazko oinarri bat eta enpresentzat eta biodibertsitatearentzat plataforma berri bat izango da.
Plataforma berria biodiertsitateak enpresetan duen garrantzia hobeto ulertzeko balio duen mekanismo tekniko bat da eta, era berean, kontzeptu hau oinarrizko jardueretan sartzeko eta biodibertsitatea mantentzea abantaila lehiakor bat dela indartzeko balioko du. Zentzu horretan, sei sektore ekonomikori ematen die lehentasuna: nekazaritza, elikagaien industria, basozaintza, erauzketa industriak, finantza sektoreak eta turismoa.
Erakunde handiak moldatzen ari dira
Ingurugiroaren Babesaren aldeko Gobernuz Kanpoko Erakundeek ere Interneten duten presentzia areagotu dute. Horrela, Amigos de la Tierra, Ecologistas en Acción, Greenpeace, SEO/BirdLife eta WWF erakundeek euren webguneaz gain, Facebooken eta Twitterren ere kontuak egin dituzte eta Youtuben kate bat ireki dute.
Greenpeacek, adibidez, 39.000 jarraitzaile baino gehiago ditu Facebooken eta WWFk, berriz, 10.000 lagunak gainditu ditu. Sare sozialek mugimendu ekologistek Interneten hedatzea lagundu dute eta, horrela, jarraitzaile kopuruak azkarrago egin du gora. Azken finean, errazagoa da Internet bidez salaketa baten alde dagoen 10.000 lagun taldea sortzea, manifestazio baterako biltzea baino.
Horregatik, bost GKEk Ingurumenaren Munduko Egun honetarako elkarrekin egindako ekimen bat aurkeztu dute. Espezieen suntsipena, uraren kontserbazioa, itsasoak eta basoak eta kontrolik gabeko nekazaritza dira ingurumenari buruzko erakundeak gehien kezkatzen dituzten gaiak dira. Hori dela eta, bideo batean gure ingurua zaintzeak duen garrantzia egunero egiten ditugun ekintzekin (jan, edan edo lanera joan) azaldu dute. Bideo hori ere Interneteko aplikazioei esker hedatu dute.
Erabiltzaile anonimoak ere
Hala eta guztiz ere, erakunde handiez gain, erabiltzaile arruntek ereFacebook edo Twitter bezalako sare sozialetan naturaren aurkako erasoak salatzeko profilak sortzeko ohitura hartu dute. Horrela, Facebooken horrelako adibideak topatu ditzakegu, besteak beste: "Cuido el medio ambiente", "Cuidemos el medio ambiente, no botemos basura ni desperdicios en las calle" o "Yo también quiero cuidar el medio ambiente y a los oso polares". Blogak ere horrelako ekimenak aurrera eramateko plataformak dira, azken finean, iritzia islatzeko lekuak baitira. Horien artean dira green-blog.org edo elblogverde.com bezalakoak.
Internet iritziak eta salaketak hedatzeko eta sustatzeko erreminta erabilgarria da oso. Izan ere, talde zabal batek pertsona bakar batek baino zarata gehiago egiten du.