Erreportajeak -

Eitb.com-en erreportajea

'Behi bat besoetako egin ezazu', solidaritate proiektua Indian

ACT Fundacio GKEak Indiako hegoaldeko Manaparai Union eskualdeko biztanlerik txiroenek bizi duten egoeraren berri emateko lan egiten du. Dohaintzak bost eurotatik egin daitezke.

Amaia Akordagoitia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ACT Fundacio Gobernuz Kanpoko Erakundeak Indiako Manaparai Union eskualdeko herrialderik txiroenen beharrak era eraginkorragoan asetzen dituen proiektu desberdin bat sortu du. ACT Fundaciok eskakizuna egiten duten emakume guztiei behi bat erosteko dirua ematen die. Behi horrekin familiaren ekonomiak hobetuko du, izan ere, esnea saldu ahalko dute.

Duela 7 hilabete inguru, ACT Fundaciok "Behi bat familia bakoitzarentzat" ekimena sortu zuen. "Apadrinaunavaca.org webgunearen bitartez Interneten funtzionatzeko kanpaina bat diseinatu genuen. Bertan, erabiltzaileek proiektuaren berri jaso dezakete eta Paypal plataformaren bitartez edo Facebook erabiliz egin ditzakete dohaintzak", azaldu dute arduradunek. Horrez gain, migranodearena.org ere bisitatu dezakete, webgune horretan nahi dugunn dohaintza egiteko aukera dugu: "Erabiltzaileak bere webgunea sortu eta proiektuarentzat dirua bildu dezake".

"Behi bat besoetako egin ezazu" ekimenaren helburu nagusia "sare sozialen eta Interneten bitartez emakumeak bizi duen egoerari buruz berri ematea da. Proiektua garatzen ari diren herriak Ammappettai eta Mathur dira".

Laguntza

Proiektuak eta dohainek bide desberdinak jarraitzen dituzte. "Dohainekin bakarrik lan egingo bagenu, komunitate hauetako emakume guztien beharrak asetzea ezinezkoa izango litzateke", argitu dute. Fundazioak emakume horietako bakoitzari erosten dio eta, horrela, behiaren "esnearen ekoizpenak eta horren salmentak familiaren ekonomia hobetuko du". Ondoren, emakume horiek "behiaren balioa hilabetetan banatutako kuotetan itzuli beharko dute, izan ere, diru hori beste emakume batzuentzat behiak erosteko erabiliko da".

Bestalde, dohaintzen bitartez behi bat erosteko dirua lortzen dutenean, laguntza eman dutenei emakumeari eta bere sendiari buruzko deskribapen bat bidaltzen die fundazioak.

Gaur egun, 160 behi erosi ditu elkarteak eta horietatik 20 besoetako egin dituzte. "20 horietatik, 3 webgunearen eta Facebooken egin dituzte besoetako. Hori dela eta, kanpainaren emaitza oraindik nahiko txiroa dela uste dugu. Hala ere, hedapenari dagokionez, nahiko positiboa da. Komunikanbideetan, eta batez ere Interneten, asko hitz egin da proiektuari buruz, Facebookeko profilean eta webgunean bisitak areagotu dira eta geroz eta jende gehiagok ezagutzen du ekimena", azaldu dute arduradunek. "Dohainekoen % 70,5 emakumeek egindakoak dira", gaineratu dute.

Lehen pausuak

ACT Fundació 2008ko uztailean jaio zen Manaparai Union eskualdeko herrialde txiroenetako beharrak, batez ere eskolara joateko adina duten gazteenak, asetzeko.

Fundazioaren helburu nagusia ume txiroen eskubideen alde lan egitea da. Hau da, eskolara joateko, etxe bat izateko eta elikadura duin bat izateko eskubideak izatea. Horrez gain, eskualdeko emakumeei euren garapen ekonomikoa eta soziala garatzeko beharrezkoak diren erremintak eskura jartzen dizkiete. Gaur egun, ACT Fundacio hori proiektutan ari da lanean. "Behi bat besoetako egin ezazu" ekimenaz gain, umezurtzentzat eta familia txiroentzat Nesa Karangal eta Oli Illameko abegi-etxeak ere kudeatzen ditu. Bertan, 84 haurrek bizitza duinago bat izateko aukera dute. Gainera, elkarteak Arivahamn Proiektua du martxan. Helburua "eskolara agertzen ez diren haurren kopurua txikitzea eta ikasleen ikasketa maila igotzea da". Guztira, 241 gazte dira proposamen honetan parte hartzen dutenak.

Azken finean, helburua dohain kopurua igotzea eta, horrela, oraindik asko hobetu behar duen errealitate bat pairatzen duten pertsona kopurua txikitzea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea