Gernikako Bonbardaketa -
Audientzia
Gernikako bonbardaketa zuzenean, eitb.com-en ikusiena
Bonbardaketa zuzenean gogoratzeko eitb.com-ek bultzaturiko ekimenak milaka jarraitzaile izan zituen bai atarian baita sare sozialetan ere.
Erredakzioa
Gernikako bonbardaketa minutuz minutu gogoratuz bultzaturiko ekimena atariko edukirik jarraituena izan zen atzo. eitb.com, Gernikako Bakearen Museoa eta Bonbardaketaren Dokumentazio Zentruarekin batera egindako proiektuak milaka jarraitzaile izan zituen, eta egun osoan zehar hamar pertsonaia istorikok egindako kontakizuna hainbat lagunek jarraitu zuten bai atarian baita sare sozialen bidez ere.
Ekimenak 20.000 orrialde ikusi baino gehiago izan zituen, egunean erabiltzaileek gehien ikusitako edukia izanik. Sare sozialetan ere kontakizunak oihartzun zabala izan zuen, eta Twitterrez bidalitako mezuek jarraitzaile ugari izan zituzten. Askok, gainera, interakzioaren bidez, ekimena hedatzen lagundu zuten.
Aipatzekoa da, gainera, proiektuak eitb taldeko beste euskarrietan ere izan zuela islada: hala, bai eitb taldeko irratiek --Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik-- baita ETB-k ere kontakizunaren mezuak jaso zituzten egun osoko programazioan.