Teknologia -
APLIKAZIO BERRIA
Euskal Herriko pertsonaia mitologikoak, tableterako eskuragarri
Ikuika konpainiak “Basajendea” sortu du, umeek azken belaunaldiko gailuetan ere izan dezaten horien ipuin-bilduma.
Erredakzioa
Dada Company liburu elektronikoen argitaletxeak euskarazko ipuin berri bat argitaratu du, iOS eta Android sistemetarako, umeek Tartalo, Basajaun, Gizotso, Galtzagorriak, Jentilak, Mari eta Ortzi Euskal Herriko pertsonaia mitologikoen berri esku-eskura izan dezaten.
Ikuika konpainiak kaleratu berri duen 'Basajendea' aplikazioa umeei zuzenduta dago, euskal mitologiaren berri modu dibertigarrian jaso dezaten euskaraz. 14 ipuin bildu, eta soinu, irudi eta jolas ederrez osatu dituzte.
Badira euskaraz sortutako beste aplikazio batzuk ere; 'Kokorikoko' (Animalien bidez euskara ikasteko) eta 'Monike Asteburuan' (euskararen erabilera nolakoa izan behar den leku desberdinetan ikasteko), adibidez.