Teknologia -

INTERNETEKO IRUZURRAK

Aurten Interneten eman diren bost iruzur errepikatuenak

Polizia Nazionalak iruzur horien zerrenda bat egin du eta horiek ekiditeko aholku batzuk ematen ditu.

Antibirusa erabiltzea ezinbestekoa dela jakinarazi dute.
Antibirusa erabiltzea ezinbestekoa dela jakinarazi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inuzenteen Egunarekin batera, Polizia Nazionalak aurten interneten eman diren iruzur errepikatuenen txosten bat argitaratu du. Horien artean, lan eskaintzak eta produktu merkeen eskaintzak aurkitzen dira.

Txosten hori internautek telefonoz, posta elektronikoz eta sare sozialen bidez helarazitako kexekin osatu dute.

Lehenengo iruzurra produktu merkeen eskaintzen bidez egiten dena da. Aldez aurretik ordaintzea eskatzen dute eta produktuak ez dira inoiz heltzen.

Egungo krisi ekonomikoak ere lagundu du; interneteko erabiltzaileak engainatzen dituzte ikastaro faltsuak eskainiz. Hauetan matrikulaziorako edota liburuentzako dirua eskatzen da.

Poliziaren Birusa aurten asko zabaldu den beste iruzur bat da. Birusak ordenagailua blokeatzen du 100 euroko isuna ordaindu arte.

Bestalde, nortasun lapurretak oso ohikoak izaten direla ere adierazi dute; bankuko datuen lapurreta adibidez. Azkenik ere, sare sozialen kontuen lapurreta ere aipatu dute.

Interneten segurtasunez aritzeko aholkuak

Iruzur hauetan ez erortzeko, Polizia Nazionalak arretaz ibiltzeko aholkatu du eta informazio eta weben egiatasunaz ziurtatzea.

Bankuko datuak ematerako orduan arreta handiz ibiltzeko eta edozein inprimaki edo inkesta betetzerako orduan kontu handiz ibiltzeko aholkatu dute ere.

Azkenik, antibirus bat erabiltzea ezinbestekoa dela jakinarazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea