Teknologia -
Erabiltzaileen laurdena
Instagramek lau milioi erabiltzaile aktibo galdu ditu 10 egunetan
Abeduaren 17tik, Instagramek bere webgunera igotako argazkiak saldu ditzake baina egileei dirurik ordaindu gabe, nahiz eta egilea zerbitzuaren kide izateari utzi.
Erredakzioa
Instagram Interneteko zerbitzuak erabiltzaile aktiboen laurdena galdu du abenduaren 17an erabiltzaileen edukien politika berria martxan jarri zuenetik, The New York Post egunkariaren arabera.
Akordioak kritika ugari jaso zituen eta, gutxienez, salaketa bat epaitegietan, Finkelstein and Krink enpresak jarritakoa, alegia.
Edukien politika berriari esker, Instagramek bere webgunera igotako argazkiak saldu ditzake baina egileei dirurik ordaindu gabe, nahiz eta egilea zerbitzuaren kide izateari utzi.
Erabaki horren ondorioz, argazkiak webgunean publikatzen dituzten erabiltzaileen kopurua 16,4 milioitik 12,4 milioira jaitsi da.