Teknologia -

Berrikuntza teknologikoa

'Elikia', Afrikan osorik ekoiztutako lehen 'smartphone'-a

VMC Kongoko enpresak egindako gailu elektronikoa da. "Afrikarrok bakarrik dakigu zer da Afrikak behar duena", adierazi du 'smartphone' honen sortzaileak.

Verone Mankou gailuaren sortzailea. Iturria: mkenyaujerumani.blogspot
Verone Mankou gailuaren sortzailea. Iturria: mkenyaujerumani.blogspot
Verone Mankou gailuaren sortzailea. Iturria: mkenyaujerumani.blogspot

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Elikia' Afrikan osorik ekoiztutako lehen 'smartphone'-a da, Rt webguneak zabaldu duenez. Gailua VMC Kongoko enpresak egin du. AEBetan markarik arrakatsuena Apple bada, eta Asian, ordea, Samsung konpainia, Afrikan VMCk arrakasta bera izatea du helburu.

"Afrikarrok bakarrik dakigu zer da Afrikak behar duena", adierazi du 'smartphone' honen sortzaileak.

Telefono aurreratu honek Android sistema eta bi kamera ditu, eta 170 dolarretan izango da salgai. Halaber, enpresa honek tableta elektroniko bat ere ekoiztu du: 'Way-C' (izarren argia), 300 dolarreko kostua izango duena. Ekoizpen kostuak murrizteko gailuak Txinan egin badituzte ere, diseinua eta barne-estruktura Afrikan ekoiztu dituzte.

"Afrikarrok bakarrik dakigu zer da Afrikak behar duena", adierazi du Verone Mankou gailu hauen sortzaileak. "AEBetan Applek lortu duen arrakasta bera lortu nahi dugu guk Afrikan", iragarri du Mankoukek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea