Teknologia -

Behin betiko

Microsoftek Windows Live Messenger itxiko du martxoaren 15ean

Martxoaren 15etik aurrera, Microsofteko kontua duten bezeroek Skype bidez hitz egin ahal izango dute euren kontaktuekin.

Microsoftek Messenger itxiko du. Argazkia: Skype
Microsoftek Messenger itxiko du. Argazkia: Skype
Microsoftek Messenger itxiko du. Argazkia: Skype

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Windows Live Messenger itxiko du Microsoftek datorren martxoaren 15ean. Une horretatik aurrera, bertan kontua duten bezeroek Skype bidez hitz egin ahal izango dute euren kontaktuekin, mezu edo bideodei bitartez.

Lehengo urtetik dago jada Skype Microsoften komunikazio zerbitzuen barne, Hotmailen posta elektroniko zerbitzuari eragindako aldaketa batzuekin batera sartu zuten. Microsoft Outlook zerbitzuarengatik aldatzea erabaki zuen konpainiak, Skydrive lainoarekin zuzeneko sarbidea eta interfaze berritua duen zerbitzuarengatik hain zuzen.

Aldaketa horiek egin arren, azaroan iragarri zuen Microsoftek Windows Live Messenger zerbitzuaren desagerpena eta Skypen integrazioa. Bat-egiteari esker, plataforma bakar bat da komunikazio aplikazio guztien euskarri.

Skypekin, Microsofteko bezeroek ohiko IDarekin egin ahal izango dituzte bideodeiak, VoIP (ahotsa Internet bidezko protokoloa) bidezko deiak, eta berehalako mezuak bidali ahal izango dituzte ordenagailu eta mugikorretatik.

Redmonden dagoen enpresak Skypera trantsizioa egiteko eskatu zien lehengo hilean bezeroei eta urteko lehen hiruhilekoan zerbitzua itxiko zuela iragarri zuen. The Next Web-ek esan duenez, konpainia abisu berria bidaltzen hasi da dagoeneko, behin betiko itxiera martxoaren 15ean izango dela esanez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea