Teknologia -

Sarean edukiak gordetzeko

250.000 erabiltzaile berri, Mega estreinatu eta ordu gutxira

Megauploaden ondorengoa 'trending topic' izan da larunbat honetan Twitterren. Sarean edukiak gordetzeko webgune berriak trafiko handia izan du, eta horrek zerbitzua gelditu egin du hasiera batean.

Kim Dotcom Megauploadeko sortzailea. Argazkia: EFE
Kim Dotcom Megauploadeko sortzailea. Argazkia: EFE
Kim Dotcom Megauploadeko sortzailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kim Dotcom Megauploadeko sortzaileak Mega webgune berria estreinatu du larunbat honetan. Sarean edukiak gordetzeko zerbitzu berriak arrakasta handia lortu du. Izan ere, Mega estreinatu eta ordu gutxira, 250.000 erabiltzailek izena eman zuten, Kim Dotcom berak Twitterren bidez jakinarazi zuenez.

"250.000 lagunek izena eman dute dagoeneko", esan zuen Dotcomek berak estreinaldia izan eta ordu gutxitara, "zerbitzaria topera ari da lanean; hasierako berotasuna lasaitzean, zerbitzuak hobera egingo du". "Zama orekatzeko gaude lanean", iragarri zuen Dotcomek.

Megauploaden ondorengoak ikusmin handia sortu du sarean. Izan ere, Mega 'trending topic' izan da Twitterren. Megaupload zenak, munduko Internet trafikoaren % 4 sortzen zuen eta Europakoaren % 12.

50 Gbeko memoria, doan

'Pribatutasun konpainia; handiagoa, hobea, azkarragoa, indartsuagoa, seguragoa' lelopean estreinatu dute Mega. Erabiltzaileek 50 GBeko memoria doan izango dute, kontu bakoitzeko, eta posta elektronikoko zerbitzuak ere eskainiko ditu webgune berri horrek.

Gainera, 400 GB eta 8 TB arteko memoria ere eskainiko du, (19,99 eta 29,99 euro arteko kostua izango dute). Halaber, hainbat herrialdetan kokatuko zerbitzariek artxiboen edukiak ezkutatzeko sistema sofiskatu bat jarriko dute eskura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea