Teknologia -
Euskalapps.net
Mugikorretarako euskarazko aplikazioen lehen online denda jaio da
Telefono mugikorretarako euskaraz landutako aplikazioak garatuko ditu Euskalapps.net proiektuak.
Erredakzioa
2012. urtean telefono mugikorretarako eta tabletetarako milioi bat aplikazio sortu ziren "2012 Mobile Trends For CPS Professionals" txostenaren arabera. Nahaspila horri guztiari aurre egiteko asmoz, The Movie Virtual enpresak euskarazko aplikazioak biltzen dituen online denda sortu du.
Euskalapps.net-ek kontsumitzaileen eta erabiltzaileen euskarazko aplikazioen erreferentzia izan nahi du, baita aplikazioen egileentzat ere.
Web kanal berriak plataforma anitzeko sarrera izango du mugikorren aplikazioetara (IOS, Android, Windows Phone, Meego, BlackBerry...) eta besteak beste, jokoak, ipuinak, musika eta euskara ikasteko aplikazioak bilduko ditu, doakoak eta ordaindu beharrekoak.
Halaber, aplikazio hauen garapenean diharduten pertsonen arteko harremanak sendotzeko asmoa ere badu; era honetan, proiektuak egiteko elkarlana bila daiteke.
Proiektuak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren diru-laguntza jaso du.