Teknologia -
SAKELAKO TELEFONOAK
Exprespam, Android telefonoetatik kontaktuak lapurtzen dituen birusa
Erabiltzaileek oharkabean instalatzen dute, guztiz segurua den aplikazio bat delakoan. Birusak erasotzaileek kontrolatutako zerbitzari batera bidaltzen du informazio guztia.
Erredakzioa
Komunikazioaren Teknologiaen Institutu Nazionalak Exprespam, Android sistemako telefonoetan eragiten duen birusa, katalogatu du. Antza denez, birus honek sakelako telefonoko kontaktu guztiak lapurtu eta erasotzaileek kontrolatutako urrutiko zerbitzari batera bidaltzen ditu.
Erabiltzaileak berek instalatzen dute birusa, guztiz legezkoa eta segurua den aplikazio bat delakoan.
Behin sakelako telefonoan instalatuta, birusak erabiltzaileak onartu behar dituen hainbat baimen eskatzen ditu.
Aplikazioa irekitzen denean, bi mezu agertzen dira; lehenengoak aplikazioa abiarazten ari dela esaten du, eta bigarrenak aplikazioa sistemarekin bateragarria ez dela.
Ordurako, birusak kontaktu, izen-abizen, telefono zenbaki eta posta elektroniko guztiak lapurtzen ditu. Informazio hori guztia erasotzaileek kontrolatutako urrutiko zerbitzari batera bidaltzen da.