Teknologia -
DATU PERTSONALEN BABESA
Gazteei sare sozialak erabiltzen irakasten dien bideo jokoa sortu dute
Joko honen helburuetako bat sare sozialetara igotako edozein eduki nork ikus dezakeen erakustea da.
Erredakzioa
PantallasAmigas ekimenak, Tuentirekin eta EUKids Onlinekin batera, gazteei sare sozialak zuzen erabiltzen irakasten dien bideo joko bat sortu du, gazte eta nerabeek teknologia berriak modu seguruan eta arduratsuan erabil ditzaten.
Egileen arabera, “Pribatutasun Simulagailuak” sare sozialetan aireratzen ditugun edukiak nork ikus ditzakeen ulertzen laguntzen digu.
Bideo jokoa http://www.simuladordeprivacidad.com/ helbidean dago eskuragarri, eta doakoa da. Asmatutako sare sozial baten inguruko zalantzak argitzen ditu, eta 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea