Teknologia -

Arrakasta

Nexus 4 gailuak agortu egin dira, hirugarrenez, Google Playn

Salgai jarri eta ordu gutxira, Googleren eta LGren 8 GBko smartphone guztiak saldu dituzte. Minutu batzuk geroago, 16 GBkoak ere agortu dira.

Nexus 4 berriz ere agortu da. Argazkia: Google Play
Nexus 4 berriz ere agortu da. Argazkia: Google Play
Nexus 4 berriz ere agortu da. Argazkia: Google Play

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Googleren eta LGren Nexus 4 gailuak agortu egin dira, hirugarrenez, Google Playn. Salgai jarri eta ordu gutxira, Googleren eta LGren 8 GBko smartphone guztiak saldu dituzte. Minutu batzuk geroago, 16 GBkoak ere agortu dira.

Eskaera handia izan da eta, hori dela eta, minutu gutxitan agortu dira gailu guztiak. Hala ere, joan den urtarrilaren 30ean salgai jarri zituztenean baino zertxobait gehiago iraun dute (10 minutu bakarrik iraun zuten).

8 GBko gailuak 299 euro balio du eta 16 GBkoak, 349. Nexus 4 gailuak 4,7 hazbeteko pantaila, Qualcommeko lau guneko Snapdragon prozesadorea eta 2GBko RAM memoria ditu. Gainera, Android 4.2 sistemarekin funtzionatzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Android aplikazioak