Teknologia -

Ikerketa

Europako adingabeek ez dute Sareko bideoetan indarkeriarik ikusi nahi

EU Kids Online proiektuak argitaratu duen txostenaren arabera, bideoak partekatzeko atariak "oso arriskutsuak" direla uste dute 9 eta 16 urte bitarteko gazteek.

Bi gazte sakelako telefonoarekin jolasean ari dira. Argakzkia: EITB
Bi gazte sakelako telefonoarekin jolasean ari dira. Argakzkia: EITB
Bi gazte sakelako telefonoarekin jolasean ari dira. Argakzkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako 9 eta 16 urte bitarteko adingabeen ustez, bideoak partekatzeko atariak (YouTube, esaterako) "oso arriskutsuak" dira, EHUko lantalde batek Espainian koordinatu duen EU Kids Online proiektuak argitaratu duen txostenaren arabera.

Ikerketa horretan, Europako 25 herrialdetako 25.000 haurrek parte hartu dute, eta Interneteko Segurtasunaren Nazioarteko Egunean argitaratu dute.

Adingabeen % 32ren ustez, arriskutsuenak bideoak partekatzeko atariak dira. Horien atzetik beste webgune batzuk (% 29), sare sozialak (% 13) eta jokoak (% 10) aukeratu dituzte.

Interneteko bideoak indarkeriarekin eta pornografiarekin lotu dituzte Europako umeek, eta "benetakoak edo oso errealistak" dira, horien iritzian. Gainera, Sarean berehala hedatzen direla uste dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea