Teknologia -

LHC

Hadroi azeleragailua geldirik egongo da 2015 arte

Zientzialariek gelditu egin dute aparailua bi urte iraungo duen mantenu lana egiteko.

Hadroi azeleragailua geldirik egingo da 2015 arte. Argazkia: Efe
Hadroi azeleragailua geldirik egingo da 2015 arte.
Hadroi azeleragailua geldirik egingo da 2015 arte. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Partikulen Fisikaz arduratzen den Europako Zentroaren (CERN) hadroien talka-eragile handia (LHC), Unibertsoaren sorrera eta oinarria ulertzeko makina, gelditu egin dute eta 2015 arte ez dute piztuko, mantenu lanak egin behar baitituzte.

LHC gidatzen duen taldeak baieztatu duenez, azeleragailuaren eraztunean geratzen ziren azken protoi sortak atera dituzte dagoeneko, Suitza eta Frantziako mugan, 100 metroko sakoneran dagoen 27 kilometroko tuneletik.

Azeleragailu horretan protoi edo ioi sortak jaurtitzen dituzte kontrako noranzkoetan talka egin dezaten, eta energia handia sortu dute talka horietan.

Esperimentu horri esker, 'Higgsen Bosoia' delakoa izan daitekeena aurkitu zuten, fisika modernoaren oinarri den teorian falta den elementua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea