Teknologia -
Europako Batzordea
Isuna Microsofti, nabigatzailea aukeratzeko zailtasunak jartzeagatik
Informatika konpainiak 561 milioi euro ordaindu beharko ditu erabiltzaileei nabigatzailea aukeratzeko erraztasunak hitz eman ostean, konpromisoa ez betetzeagatik.
Erredakzioa
Europako Batzordeak 561 milioi euroko isuna jarri dio Microsofti erabiltzaileei nabigatzailea aukeratzeko zailtasunak jartzeak Windows 7ren bertsio batean. Izan ere, erraztasunak emateko konpromisoa hartu zuen, baina ez zuen bete.
Bruselaren esanetan, konpainia estatubatuarrak ez du bete 2009an Europar Batasuneko erakundeekin lotutako akordioa. Akordio horren arabera, Windowsen pantaila bat ireki behar zen nabigatzailea aukeratu ahal izateko.
Microsoftek Windows 7ren Servie Pack 1 bertsioan urratu zuen konpromisoa, 2011ko maiatzaren 7tik 2012ko uztailera. Hori horrela, 15 milioi erabiltzailek izan omen zituzten nabigatzailea aukeratzeko zailtasunak.
Microsoftek konpromiso lotesleak hartu omen zituen Europako Batzordearekin erabiltzaileek modu errazean nabigatzailea hautatzeko aukera izan zezaten. Konpromiso horri esker, Europako Batzordeak bertan behera utzi zuen monopolioaren inguruan abiatu zuen ikerketa.
"Erabaki horiek zorrotz bete behar dira. Ez betetzea oso arau-hauste serioa da eta isuna jaso behar du", Joaquin Almunia Europako Batzordearen presidenteorde eta Lehiakortasun arduradunak azaldu duenez.