Teknologia -

Doodle interaktiboa

Googlek Saul Bass omendu du

Bilatzaileak Hollywoodeko pelikuletako kredituak eta kartelak diseinatzen ospetsu egin zen sortzailea omendu du. Gaur, 93 urte beteko lituzke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Google bilatzaileak Saul Bass Hollywoodeko kredituen eta kartelen sortzaile ospetsua omendu du gaur. Bilatzailearen hasierako orrian, erabiltzaileak Bassen lan esanguratsuenak biltzen dituen doodle interaktibo bat topatuko du.

Bass 1996an hil zen, 75 urterekin, eta gaur 93 beteko lituzke. 50eko hamarkadatik heriotzara arte AEBetako zinema industriako pertsonarik ezagunenetako bat izan zen.

Otto Premingerrekin egin zuen lehen lana eta, ondoren, besteak beste, Alfred Hitchcock, Billy Wilder eta Martin Scorsese zuzendariekin aritu zen. 1968an, Why man creates dokumentalari esker Oscar saria jaso zuen. Gainera, Psicosis filmaren dutxako eszenan ere parte hartu zuela esan ohi dute.

Horrez gain, Saul Bassek AT&T, United Airlines eta Bell enpresa estatubatuar ospetsuen grafismoak ere sortu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea