Teknologia -

Gabonetan salgai

PlayStation 4 berriaren prezioa 399 eurokoa izango da

Sony teknologia enpresa japoniarraren kontsola berria ez da Internetera konektatuta egon beharko, eta bigarren eskuko jokoak elkartrukatzeko aukera emango du.

PlayStation 4 berria. Argazkia: Sony
PlayStation 4 berria. Argazkia: Sony
PlayStation 4 berria. Argazkia: Sony

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sonyk iragarri duenaren arabera, PlayStation 4 kontsola berria Gabonetan jarriko dute salgai eta prezioa 399 eurokoa izango da. Gainera, ez da Internetera konektatuta egon beharko, eta bigarren eskuko jokoak elkartrukatzeko aukera emango du.

E3 Los Angelesko azokan, bideojokoei buruzko munduko ekitaldirik garrantzitsuenean, teknologia enpresa japoniarrak PlayStation 4 kontsolarekin batera kaleratuko dituen jokoen katalogoaren berri ere eman du.

Lehenik eta behin, kontsolak ez du erabiltzailea Internetera konektatuta egotera behartuko (Xbox Onek bezala), eta, horrez gain, ez ditu jokoak egiaztatu beharko.

Jack Tretton Sony Computer Entertainment America konpainiako presidenteak adierazi duenaren arabera, PlayStation 4 kontsolarekin jokalariek erabilitako jokoekin aritzeko askatasun osoa izango dute. Hau da, jokoa saldu edo utzi ahal izango dute.

Enpresa japoniarrak lehen aldiz erakutsi du PlayStation 4 kontsolaren itxura, otsailean New Yorken aurrerapen bat egin zuen arren. Beltza eta angeluzuzena da, eta zutik edo etzanda jarri daiteke.

Lehen urtean, katalogoak 100 titulu izango ditu. Horietatik, hogei bat inguru Sony enpresak egindakoak izango dira.

Horrez gain, Sony 12 joko berritan lanean ari da. Horien artean, The Order 1886 izenekoa dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea