Teknologia -

Praktikak enpresetan

Bueltan da Comma, 600 ordu baino gehiagoko Community Manager ikastaroa

Comma ikastaroaren bosgarren edizioa urriaren 4an abiatuko da. Aurrekoetan bezala, AERCOk eta M4Fk antolatu dute, eitb.com-en parte-hartzearekin.

COMMAren eskola teorikoak Bilbon ematen dira (Argazkia: M4F)
COMMAren eskola teorikoak Bilbon ematen dira
COMMAren eskola teorikoak Bilbon ematen dira (Argazkia: M4F)

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urriaren 4an hasiko da Comma, etorkizuneko community managerrak eta komunitate birtualetako arduradunak hezten dituen Euskadiko ikastaro aitzindaria. 627 prestakuntza-ordu eskaintzen ditu kurtsoak, klaseetan, irakasleek gainbegiratuta egindako lanetan, eta enpresetako praktiketan banatuta.

Eskolak ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan izango dira M4F enpresaren egoitzan, Bilbon (Basurtuko kaputxinoak, 2, Bami egoitzan. EiTB eta beste enpresa eta erakunde ere bertan daude). Otsailera arte izango dira eskolak.

AERCO (Komunitate online-etako Arduradunen Espainiako Elkarteak), EiTB eta M4F (Media For Future) dira Commaren antolatzaileak. Aurreko edizioetan arrakasta handia izan du ikastaroak: 60 pertsona baino gehiagok jaso dute prestakuntza sakon hau. Besteak beste, Guggenheim Museoa, Ipar Kutxa, AlhóndigaBilbao eta EiTB enpresa esanguratsuetako profesionalak izan dira ikastaroa egiten.

Ikastaroa 127 eskola presentzialez dago osatuta eta sektore profesionaleko hainbat adituk eskaintzen dituzte klaseak, besteak beste, Guillermo de Haro Online Business School-eko irakasleak, Manuela Battaglini AERCO-PSMko presidenteak, edo Manuel Alonso Coto, IE Bussiness School-eko Executive Education saileko Marketing arduradunak.

Ikastaroak ikuspegi profesionala du eta geroz eta espezializazio handiagoa eskatzen duen sektore honetako profesionalei zuzenduta dago. Eskola presentzialez gain, ikasleak formakuntzako 250 ordu egin behar izaten ditu taldekako eta bakarkako lanen bidez. Lan horiek irakasleek gainbegiratzen dituzte.

Amaitzeko, Commak enpresan egin beharreko 250 ordu praktiko ditu, ikasleak programan zehar ikasitakoa praktikan jartzeko. Iragan edizioetako ikasleek Lagun Aron, Bilboko Alondegian, Bilboko Udaletxean (Liburutegiko edo Kulturako lanetan), EiTBn, BECen, Athletic Cluben, Bilboko Guggenheim Museoan,  Iparkutxan edo Viajes Azul Marino bidaia-agentzian egin izan dituzte euren praktikak. Era berean, ikasleak, azken proiektu gisa, bere "social media" plan propioa egin beharko du.

Commako ikasle ohiek esandakoaren arabera. "Kalitatezko Community Management ikastaro bat da, profesionalek gidatua, eta profesionalei, betiereko ikasleei, eta besteengandik ikasteko gogo handiz dauden pertsonei zuzendutakoa".

Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko: www.ncomma.com

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea