Teknologia -
Produktu berria
Kurbadun pantailako smartphone bat merkaturatuko du urrian Samsungek
Hego Korean jarriko dute salgai lehendabizi, eta ez dute zehaztu noiz helduko den gainerako herrialdeetara. Ez dute telefonoaren gaineko xehetasun handirik eman, soilik OLED pantaila bat izango duela.
Erredakzioa
Samsung Electronics munduko smartphone ekoizle handienak kurbadun pantailako telefono adimendun bat merkaturatuko du urrian Hego Korean. Ez dute telefono berriaren gaineko xehetasun handirik eman, baina OLED plastikoarekin egindako pantaila izango duela adierazi dute.
Urrian jarriko dute salgai smartphone berria Hego Korean, baina oraindik ez dute zehaztu noiz helduko den munduko gainerako herrialdeetara. Halaber, Samsung etxeak ez du telefono berriaren irudirik zabaldu.
Konpainia kurbadun pantailako telefono adimendu bat merkaturatzeko prest dagoela iragarri du Park Sang-jin Samsung SDIko zuzendari exekutiboak. Kristal likidoari esker lortu dute mota horretako pantailak egitea, izan ere, "material hori erabilita pantaila ez da apurtzen, ezta lurrera erorita ere".
Hala ere, kurbadun pantaila hori ez da malgua izango Park Sang-jinek jakinarazi duenez. Apple konpainiak hainbat aurrerapen egin ditu material malguak telefono adimendunetan erabili ahal izateko.
Bestalde, Samsung konpainiak "phablet" Galaxy Note 3 eta Galaxy Gear erloju inteligentea aurkeztu ditu asteazken honetan enpresaren egoitza nagusian.