Teknologia -

Jabetza Intelektualaren Legea

SeriesYonkis eta PelículasYonkis atariek doako deskargak itxi dituzte

Internauten Erakundearen arabera, Jabetza Intelektualaren Legearen erreforma batek eragin du horiek ixtea.

PelículasYonkis atariaren homepage-a. Argazkia: www.películasyonkis.com
PelículasYonkis atariaren homepage-a. Argazkia: www.películasyonkis.com
PelículasYonkis atariaren homepage-a. Argazkia: www.películasyonkis.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SeriesYonkis eta PeliculasYonkis atariek doako deskargak egiteko bideratutako estekak blokeatu dituzte, aurretiaz ezer ez zekiten erabiltzaileak zur eta lur utzita. Orain, atari horietara sartzen diren erabiltzaileek, deskargatu nahi dituzten edukiak bilatu ordez, publizitate orrialdeak ikusten dituzte.

Victor Domingo ren presidentearen arabera, atari horietako arduradunak "errenditu" egin dira Jabetza Intelektualaren Legearen erreforma baten ondorioz. Domingoren esanetan, erreforma horrek estekak "kriminalizatu" egiten ditu, hauekin egiten dena edozer izanda ere.

AIk azaldu duenez, egia da horrelako hauek "legezkoa denaren mugak ukitu" ohi dituztela, baina, Domingoren ustez, kezkagarria da edukiak nahasten ez dituzten eta estekak soilik eskaintzen dituzten Interneteko zerbitzuak ixtea, "nahitaez ez duelako esan nahi jabetza intelektualaren eskubideak urratzen direnik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea