Teknologia -
Guiness errekor berria
160 urtetako bideoetako eta 121 bilioi argazkiko datu-basea sortu dute
SAP enpresa espainiarrak Guiness Errekorra lortu du, munduko datu-baserik handiena sortuta 12,1 petabytetako espazioarekin.
Erredakzioa
Estatu mailan enpresa-ekintzak gainbegiratzeaz arduratzen den SAP enpresa espainiarrak marka berri bat ezarri du Errekorren Guiness LiburuanEnpresa honek munduko datu-baserik handiena sortu du 12,1 petabytetako espazioarekin (13 milioi eta erdi gygabyte), orain arte munduko datu-baserik handiena zenaren tamaina laukoiztuta. Datu-base berriak 160 urtetarako bideoak kalitate altuan gordetzeko gaitasuna du, hauek Facebookeko 121 bilioi argazki eta finantza merkatuko 72 trilioi eragiketa izango liratekeelarik.
Datu-basea eraikitzeko SAP HANA plataforma eta SAP IQ 16 softwarea erabili dira, Intel Xeon E7-4870 eta Red Hat Enterprise Linux prozesagailuekin batera, datuak gordetzeko NetAppFAS6290 eta E5460 sistemak abiarazi dira. Horretarako beharrezkoak izan dira Kaliforniako Santa Clara SAP/Intel Petascale laborategiko lan-taldeak eginiko probak eta Transaction Processing Council enpresak kontuak ikuskatzeko emandako baimena, InfoSizing sistema independentearen kolaborazioaren bidez. Lehenago ere, lan talde hau beste Guiness errekor bat lortutakoa da, ‘Big Data’rako karga eta indexikazioa orduko 34,3 terabytetan ezartzea lortu zuelako.
Vishal Sikka, SAPeko Produktu eta Berrikuntzako aholkularitza kontseiluaren esanetan, helburua “bolumen handiko datuak bateratzeko muga berriak ezartzea izan da neurrira egindako datu analitikoen bidez”. Datu-base honen bidez, ‘Big Data’ eta analitakaren inguruan dauden kanpo-arazoak amaitzea espero da.