Teknologia -

Arau berria

Euroganberak sakelako telefonoentzako kargadore bakarra eskatu du

Sakelako telefonoen, autoen urrutiko aginteen eta modemen salmentarako baldintzak batzen dituen arau batean agertzen da eskakizuna.

Euroganberak sakelako telefonoentzako kargadore bakarra eskatu du. Argazkia: EFE
Euroganberak sakelako telefonoentzako kargadore bakarra eskatu du. Argazkia: EFE
Euroganberak sakelako telefonoentzako kargadore bakarra eskatu du. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroganberako osoko bilkurak Europar Batasuneko sakelako telefonoentzako kargadore bakarra eskatu du. Eskaeraren helburua hondakin gutxiago sortzea eta kontsumitzaileen gastuak murriztea da.

Sakelako telefonoen, autoen urrutiko aginteen eta modemen salmentarako baldintzak batzen dituen arau batean (550 baiezko, 12 ezezko eta 8 abstentzio) agertzen da eskakizuna.

Fabrikatzaileek hiru urteko epea izango dute araudi berrira egokitzeko.

Arauen xedea gailu radioelektriko kopuruaren gorakadari erantzutea eta oinarrizko osasun eta segurtasun baldintzak betetzea da.

Gainera, agintariei merkatuak jagoteko eta baldintzak betetzen ez dituzten gailuak antzemateko erremintak emango dizkiete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea