Teknologia -
New Yorkeko burtsa
'Candy Crush Saga' bideo-jokoa New Yorkeko burtsan estreinatu da
King Digital Entertainment enpresak guztira 22,2 milioi akzio jarri ditu salgai, 22,50 dolarreko salneurrian. Baliteke beste 3,3 milioi akzio gehiago ere salgai jartzea.
Erredakzioa
King Digital Entertainment enpresak bere akzioak New Yorkeko burtsan estreinatu berri ditu asteazken honetan, 22,50 dolarreko salneurrian, eta 7.000 milioi dolar (5.068 milioi euro) baino gehiagoko balorazioa lortu du.
Sozietateak guztira 22,2 milioi akzio jarriko ditu salgai, eta baliteke beste 3.3 milioi akzio gehiago ere salgai jartzea. 500 milioi dolarreko (362 milioi euro) etekinak lortuko ditu horrela. King Digital Entertainmentek kopuru horren % 70 eskuratuko du, hau da, 350 milioi dolar (253 milioi euro) gutxi gorabehera; gainerakoa akzionistek jasoko dute.
Akzioak saltzeko eskaintza publikoan, berriz, 6.6 milioi balore jaulkiko dituzte.
"Irabazitako dirua sozietatearen helburuak betetzera bideratuko dugu", adierazi du enpresak Ameriketako Estatu Batuetako Balioen Merkatuen Batzordearen liburuxkan.
Burtsarako saltoa enpresak 2013ko ekitaldian lortutako etekinen ondorioz heldu da. 567 milioi dolar irabazi zituen; aurreko ekitaldian, berriz, irabaziak ez ziren 8 milioira iritsi.