Teknologia -

Berritasuna

IK4-Teknikerrek bi besoko robota aurkeztuko du BIEMH azokan

Teknologiako euskal zentroak produkzioaren eskakizunak erantzuten dituen bi besoko eta enbor bateko robota sortu du.

Robot maneiatzailea. Argazkia: IK4-Tekniker.
Robot maneiatzailea. Argazkia: IK4-Tekniker.
Robot maneiatzailea. Argazkia: IK4-Tekniker.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

IK4-Teknikerrek bere robot maneiatzailea aurkeztuko du Barakaldoko Becean ekainaren 2 eta 7an ospatuko den Makina eta Tresnen Bienalean (BIEMH).

Robotak bi beso eta enbor bat du, eta produkzioaren eskakizunak erantzuteko prestatuta dago. Horretaz gain, automatizazio malgua ahalbidetzen duten irtenbide aplikazioak eramaten ditu, batez ere, aeronautika edo etxetresna elektrikoen esparruetan erabilgarriak direnak.

BIEMH azokaren 28. edizioan, bisitariek robota lanean ikusteko aukera izango dute, robotak Redox bateria baten barruan dagoen multzo bat muntatu eta desmuntatuko duelako.

Robota gizakiekin elkarlanean aritzeko diseinatuta dago, non teknikariak eta robotak eremua partekatuko duten. Hortaz, "Gizakien eta roboten interakzioa segurua bermatzen duten pertzepzio sistemak sortzea beharrezkoa da", azpimarratu du IK4-Teknikerrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea