Teknologia -

Musikan inbertituko du

Applek Beats Electronics erosiko du 3.000 milioi dolarren truke

Aurikularrak egiten dituen enpresa da sagarraren konpainiaren erosketa garestiena, aurrekoak ez baitira inoiz 1.000 milioi dolarretik gorakoak izan.

Applelen logoa. Argazkia: EFE
Applelen logoa. Argazkia: EFE
Applelen logoa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apple konpainiak Beats Electronic gama altuko aurikularren enpresa erosiko du 3.000 dolarren truke. Horrela, Apple bete-betean sartuko da harpidetza bidezko musikaren negozioan.

"Operazio honekin talentua, oso azkar hasten ari den harpidetza zerbitzua eta arrakasta handia lortu duten kalitate handiko entzungailuak egiten dituen enpresa bat lortuko ditugu", adierazi du Tim Cook Appleko kontseilari delegatuak. Beats erostea "etorkizunerako apustua" dela gaineratu du Cookek.

Musikaren merkatuan inbertitzen

Beats Music zerbitzuaren erosketak ez du iTunes (internet bidez abestiak eta albumak erosteko aplikazioa) desagertzea edo aldatzea ekarriko. Bi musika zerbitzuak aldi berean eskainiko dira.

"Musika gure bizitzen osagai oso garrantzitsua da, eta Applen oso toki berezia du gure bihotzetan. Horrexegatik, musikan inbertitzen jarraitzen dugu, eta orain bi talde bikain hauek uztartu ditugu, munduko musika zerbitzu eta produktu berritzaileenak sortzen jarraitzeko", azaldu du Cookek.

Horrela, Applek baieztatu egin du maiatzetik zurrumurru asko eragin duen operazioa. Sagarraren konpainiak bere historiako erosketa garestiena egin du, orain arteko operazioak ez baitira inoiz 1.000 milioi dolarretik gorakoak izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea