Teknologia -

Eraso informatikoa

Pirata informatikoek Europako Banku Zentralari eraso diote

Dena dela, "barne sistemetako eta merkatuarentzat garrantzitsuak izan litezkeen datuak" ez direla "arriskuan" izan azaldu dute erakundetik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pirata informatikoek Europako Banku Zentralaren (EBZ) webguneari eraso diote, eta hainbat erabiltzaileren informazioa ostu dute.

"Barne sistemetako eta merkatuarentzat garrantzitsuak izan litezkeen datuak ez dira arriskuan izan", nabarmendu du erakundeak, agiri batean.

Hain zuzen ere, hainbat konferentziaren partaideei buruzko informazioa biltzen duen datu-baseari egin diote eraso, baina hori EBZren barne sistemetatik kanpo dagoela zehaztu dute.

Datu gehienak kodetuta bazeuden ere, beste hainbat, helbide elektronikoak, posta helbideak eta telefono zenbakiak, kasu, modu zuzenean eskuragarri zeuden.

EBZk salaketa jarri du Alemanian, eta segurtasun adituek dagoeneko segurtasun akatsak konpondu dituztela aurreratu du.

Halaber, kaltedunekin harremanetan jarri da, eta pasahitz guztiak aldatu ditu, badaezpada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea