Teknologia -

evida

Aorta-aneurismentzako protesi sistema berritzaile bat egin dute EAEn

Nahiz eta, tratamendua dagoenean, ebakuntzan eta ondoren bizirik irauteko aukerak oso altuak diren, pareta baskularraren hausteak %85ean heriotza dakar.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

eMedica S.L. enpresak sistema berritzailea garatu du abdomeneko aortaren aneurisma hausteko arriskua duten pazienteentzako protesi pertsonalizatuak diseinatu eta egiteko, enpresak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Proiektu honetatik eVida izeneko produktua sortu da eta honetan lanean izan dira Vicomtech-IK4 zentro teknologikoa, Donostia Unibertsitate Ospitalea eta Biodonostia Osasun Ikerketa Institutua.

Aorta-aneurisma aortaren pareten dilatazio konfokal eta ahultze progresiboan datza. Aorta arteria garrantzitsuena da, bihotzetik datorren odola gorputz osora banatzen baitu.

Gehiengoetan aorta-aneurisma duen pazienteak ez ditu sintomarik; izan ere, askotan gaitza beste jatorri batekin erlazionatutako azterketetan antzematen da.

Nahiz eta, tratamendua dagoenean, ebakuntzan eta ondoren bizirik irauteko aukerak oso altuak diren, pareta baskularraren hausteak %85ean heriotza dakar.

Ohiko tratamenduan endoprotesi bat izter-arteriatik sartzen da, zein leku anatomiko egokian dagoenean, zabaldu eta arteriaren puntu jakin batzuetan bere adarrak finkatzen dituen. Honela aneurisma odol-isuritik kanpo uzten da, pareta baskularra odol-isuriaren presioren menpe ez dagoelarik, hau baita hausturaren azken erantzulea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia albisteak