Teknologia -
Pedofilo bat atxilotu dute Gmail-ek egindako salaketari esker
Posta elektronikoa eskaintzen duen enpresa ezagunak erabiltzaileen kontuetan pedofilia edukiak, spama edo birusak bilatzen dituzten 'robotak' erabiltzen ditu.
Erredakzioa
Gizon bat atxilotu dute Houstonen (Texas, AEB), pederastia delitu bat leporatuta, Gmail Googleren posta elektronikoa eskaintzen duen zerbitzuak egindako salaketa bati esker, berak topatu baitzituen adin txikikoen irudiak.
Posta elektronikoa zerbitzua eskaintzen duen enpresa ezagunak erabiltzaileen kontuetan pedofilia edukiak, spama edo birusak bilatzen dituzten 'robotak' erabiltzen ditu. Horrez gain, zerbitzua erabiltzeko politikak urratzen diren aztertzen dute, modu automatikoan.
Aipatutako 41 urteko gizonaren kontuan material pedofiloa topatu dutenean, alarma piztu da Googlen, eta Poliziari aurkikuntzaren berri eman diote, BBCk jakinarazi duenez. Dagokion ikerketa egin ostean, atxilotu dute eta orain adin txikikoekin egindako pornografia izatea egotzi diote.
David Drummond Googleren ordezkariak aurreko batean esan zuenez, enpresak Internet Watch Fundation, IWF, (Interneten Behatokia Fundazioa) sortzen lagundu zuen, "adin txikikoei egindako jazarpena jasotzen duen materiala identifikatu eta Googletik ezabatzeko".