Teknologia -

Teknologia

Pilotarien mugimenduak digitalizatuko dituzte proiektu europar batean

Lortzen diren kalitatezko irudi horiek gazteei pilota ikasten lagunduko die, eta eskarmentudun jokalariek ere beraien jokoa hobetzeko aukera izango dute.

Pelotarien mugimenduak digitalizatuko ditu proiektu europar batek. Argazkia: Vicomtech-IK4
Pelotarien mugimenduak digitalizatuko ditu proiektu europar batek. Argazkia: Vicomtech-IK4
Pelotarien mugimenduak digitalizatuko ditu proiektu europar batek. Argazkia: Vicomtech-IK4

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oxfordeko Audiomotion estudioetan Euskal Herriko bost pilotariren mugimenduak grabatzen ari dira aste honetan, mugimenduak atzemateko goi mailako teknologia erabilita. RePlay Europako proiektuaren baitako ekimena da eta Vicotemtech-IK4 bertan parte hartzen ari da. Proiektuaren helburua Europako kirolak eta joko tradizionalak digitalizatzea da, jokalarien mugimenduen atzematearen bitartez.

Proiektuan lortzen diren goi mailako irudi horiek kultur eta kirol erakundeen eskura jarriko dira.

Halaber, ikerketa taldea 3D software elkarreragile bat garatzen ari da kirol elkarteetan erabil dezaten. Sistema osoaren lehenengo bertsioa 2015eko urtarrilean eta otsailean probatuko da Euskal Herrian eta gazteentzat kirol tradizionalak ikasteko laguntza bat izango da. Horrez gain, sistema berri honen bitartez, eskarmentudun jokalariek ere beraien jokoa hobetzeko aukera izango dute.

"Aurrerapauso handia da jokalari eta entrenatzaileen profesionalizatzean" Kepa Arroitajauregi Munduko Pilota Batzarreko teknikariaren arabera. "Atleta batentzat oso eskarmetu aberasgarria da. Abangoardiako proiektu batean parte hartzea norberarentzat oso ona da eta baita hurrengo belaunaldientzat ere", azpimarratu du Mikel Gonzalez pilota jokalariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Pilota Teknologia