Teknologia -
Internet & Euskadiren eskutik
Abian da Buber sarietara aurkezteko epea
Astelehenean, azaroaren 3an ekingo zaio ekimenaren 12. edizioari hautagaien aurkezpenarekin, eta hilaren 27an amaituko da Bilboko EiTBren egoitzan egingo den sari-banaketa galarekin.
Erredakzioa
Azaroaren 3an, astelehena, emango zaio hasiera Internet & Euskadi elkarteak antolatzen dituen Buber Sarien 12. edizioari eta, azaroaren 12ra arte luzatuko da hautagaitzak bidaltzeko epea. Euskarazko proiektuak, software librea, proiektu sozialak eta ohorezko proiektuak saritzeaz gainera, aurten berrikuntza gisa gastronomia eta turismoa, herritarren parte-hartzea, nekazaritza sektorea, makina erreminten sektorea, berrikuntza, nazioartekotzea, eta enpresa eta merkataritza kategoriak gehitu zaizkio.
Internet & Euskadi elkarteak sustatzen duen ekimen honek, hortaz, hasiera emango dio azaroaren 27an, ostegunean, Bilboko EiTBren egoitzan egingo den galari. 2014ko blog eta web orrialde hoberenak sarituko dituzte.
Astelehen honetan hasi eta azaroaren 12ra bitarte kategoria bakoitzeko proiektuak aurkeztuko dira: Euskarazko proiektuak; Software Librea; Gastronomia eta Turismoa; herritarren parte-hartzea; Nekazaritza sektorea; Makina erreminten eta industriaren sektorea; Merkataritza; Nazioartekotzea edo enpresari eta gizarteari buruzkoak.
Aurkezpenaren ondoren, herritarren botaketa faseari ekingo zaio. Azaroaren 13tik 18ra bitarte eman ahalko dute herritarrek euren botoa, eta Buber Sariak 2014ko kategoria bakoitzeko bost proiektu onenak zeintzuk diren jakinaraziko dute.
Epaimahaiak kategoria bakoitzeko hiru proiektu hoberenak baloratuko ditu eta erabaki hori azaroaren 24an ezagutaraziko dituzte.
Sari-banaketa, eitb.eus-en jendaurreko aurkezpena
Amaitzeko, azaroaren 27an 10 webgune eta blog onenak zeintzuk diren jakiteko sari-banaketa gala ospatuko da. Ekitaldia Bilboko EiTBren egoitzan egingo da eta eitb.eus-en jendaurreko aurkezpena ere egingo da hitzordu horretan bertan.
Buber Sariak ekimena 2000. urtean abiatu zen lehenengoz, eta izena Blas Pedro Uberuagari zor zaio (izen horrekin da ezaguna Interneten), 23 urte besterik ez zituela AEBra joan zen euskal artzainari, hain zuzen ere, hark sortu baitzuen Euskal Herriari zuzenduriko lehenengo webgunea.
Haren web orriak urte luzez euskal kulturaren isla izan ziren sarean.