Teknologia -
LibreCon kongresua
Bizkaiko Aldundiak erabiliko duen softwarearen erdia librea izango da
Diputazioak erabiltzen duen softwarearen laurdena baino ez da librea gaur egun, baina aldaketa sei hilabeteko epean egin nahi du Diputazioak.
Erredakzioa
Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza diputatuak iragarri duenez, Bizkaiko Foru Aldundiak erabiltzen dituen softwarearen erdia librea izango da sei hilabeteko epean, gutxi gorabehera. Gaur egun, baina, lau programatik bat baino ez da librea.
Software libreari eta teknologia irekiari buruz Bilbon egiten ari diren LibreCon kongresuaren baitan egin du iragarpena Foru diputatuak, asteazken honetan Bilboko Euskalduna Jauregian Jim Whitehurst Red Hateko zuzendari exekutibo eta presidentearekin batera eskaini duen prentsaurrekoan.
Teknologia irekiaren industriak 850 milioi euro fakturatzen ditu urtero Bizkaian, eta Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartera bilduta dauden Bizkaiko enpresek 1.500 langile dituzte lurraldean.