Teknologia -

Hilaren 18ra arte

Eman botoa Buber sarien 100 hautagaien artean

Asteartea bitarte, azaroak 18, kategoria bakoitzeko 5 proiektu aukeratuko dituzte herritarrek, eta hilaren 27an epaimahaiak, 3 finalistak nortzuk diren jakitera emango du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Internet & Euskadi Elkarteak bultzatutako urteko euskal proiektu teknologiko onenak aukeratzeko Buber Sarien 12. edizioak botaketa fasea hasi du. Guztira 105 hautagai aurkeztu dira kategoria bakoitzeko: Euskarazko proiektuak; Software Librea; Gastronomia eta Turismoa; herritarren parte-hartzea; Nekazaritza sektorea; Makina erreminten eta industriaren sektorea; Merkataritza; Nazioartekotzea edo enpresari eta gizarteari buruzkoak.

Gastronomia eta turismoa, eta merkataritza eta nazioartekotzea izan dira kategoria arrakastatsuenak, bakoitzak 19 proposamen izan baititu. Zerrenda honi nekazaritza sektoreak eta makina erremintenak jarraitzen diote 17 lan teknologikorekin. Software Librearekin zerikusia duten proiektuak, berriz, bederatzi izan dira eta beste hainbeste euskarazko proiektuak. Amaitzeko, herritarren parte-hartzea, berrikuntza eta gizarteari buruzko bost proiektu aurkeztu dira kategoria bakoitzeko.

Azaroaren 18ra bitarte luzatuko da bozketa fasea eta hemendik aterako dira 2014ko Buber sarien kategoria bakoitzeko bost proiektu irabazleak. Parte hartzeko Buber Sarien orrialdean sartu beharko da eta "botoa eman" botoian klik egin.

Honen guztiaren ostean, Buber sarien 2014ko epaimahaiak kategoria bakoitzeko hiru proiektu onenak aukeratuko ditu eta azaroaren 24an emango da jakitera aurtengo garaileak nortzuk diren.

Irabazleak, hilaren 27an .eus eta Twitterrekin batera

Amaitzeko, azaroaren 27an 10 webgune eta blog onenak zeintzuk diren jakiteko sari-banaketa gala ospatuko da. Ekitaldia Bilboko EiTBren egoitzan egingo da eta eitb.eus-en jendaurreko aurkezpena ere egingo da hitzordu horretan bertan.

Luxuzko bi hizlarik emango diote hasiera galari. Batetik, Josu Waliño Domeinuak.eus-eko zuzendaria izango da eta Buber sariak banatu aurretik, .eus domeinuaren nondik norakoak azalduko ditu. Zalantzarik gabe Euskadin azken urte honetan izan den gertakari teknologiko esanguratsuenetako bat izan da hau.

Buber sarien gala honetan beste protagonista bat ere izango du, Alex Gibelalde gipuzkoarra, alegia. Googlen ibili eta gero, duela urtebe Twitter sare sozialeko "Head of marketing Spain" delakoa da. Gibelaldek konpainia honi buruz hitz egingo du.

Internet & Euskadi Elkartea, sari hauen elkartea, hain zuzen ere, 2003ko martxoaren 8an sortu zen "Informazio Gizartearekin loturiko herritarren interes orokorrak asetzeko" asmoz. Hasiera batean Interneten inguruan jarduten zuten profesionalek bultzatu bazuten ere, azken urteotan profesionalak ez diren pertsonek ere parte hartzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea