Teknologia -

SARI-BANAKETA

2014ko Internet Euskadi Buber Sariak banatu dira

eitb.com-etik erako aldaketa publikoki aurkezteko balio izan du ekitaldiak. Bertan parte hartu dute, besteak beste, Twitterreko Marketing arduradunak eta PuntuEus fundazioko zuzendariak.

2014ko Buber Sarien irabazle guztiekin argazkia
2014ko Buber Sarien irabazle guztiekin argazkia
2014ko Buber Sarien irabazle guztiekin argazkia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren 27 honetan banatu dira urteko euskal web-proiektu hoberenak goraipatzeko balio duten Buber Sariak, Bilbon. Internet & Euskadi elkarteak antolatzen duen ekitaldiak, gainera, eitb.com-etik eitb.eus-erako aldaketa publikoki aurkezteko balio izan du.

Hauek izan dira irabazleak, atalez atal:

Euskarazko proiektuak:

1.    www.baieuskarari.eus

Software Libreko proiektuak:

1.    www.erlerobotics.com

Gastronomia eta Turismo proiektuak:

1.      www.nekatur.net

Herritarren partehartze proiektuak:

1.    www.txapeldunak.com

Lehen sektoreko, Makina erremintako eta Industriako proiektuak:

1.    www.llevamealhuerto.com

Proiektu berritzaileak:www.poyorock.es

Merkataritza proiektuak:

1.      www.dastatu.es

Enpresa edo Nazioartekotze proiektuak:

1.    www.factorco2.com

Proiektu solidarioa: Avifes.org

Euskal Internauten elkarteak, gainera, Mikel Agirregabiriari ohorezko saria eman dio; hezitzaile eta blogari honek Interneten egindako lana eskertzeko. Izan ere, aitzindaria izan da Euskadin.

eitb.eus-en aurkezpena

Ekitaldian, eitb.com domeinutik eitb.eus-erako aldaketa aukeztu da ofizialki eta Maite Iturbe EiTBko zuzendariak pauso honen garrantzia azpimarratu du. Sari-banaketaren aurretik, bestalde, Josu Waliño "Puntueus" fundazioko zuzendariak hitz egin du eta Alex Gibelalde Twitteren Espainiako Marketing arduradunak ere bai.

Buber Sarien 12. edizio hau eitb.eus eta Laboral Kutxak babestu dute eta ondorengo hauek guztiek lagundu: Irekia, Euskaltel, Fidenet, Elcano Group, Olatu, Comunica720, ATE, Hotel Gran Bilbao eta ADW.

Epaimahaia lantalde honek osatu du: Miriam Ansorenak (ADW), Izartza Zorrozuak (Euskaltel), Jon Vazquezek (Lantik), David Juanmartiñenak (Fidenet), Luis PetriKorenak (Irekia), Eneko Martínezek (Sukalmedia), Oscar Muguerzak (Laboral Kutxa), Aitor Cobanerak (SPRI), Anton Aslak (Serikat) eta Lontzo Sainzek (eitb.eus)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak EITB Taldea Interneteko berritasunak