Teknologia -
Proiektua
IK4-Tekniker, gutxiago kutsatuko duten hegazkin-motorrak garatzen
Zentro teknologikoa DMP enpresarekin ari da lanean. Proiektuak 600.000 euroko aurrekontua du; horietatik 450.000 Europar Batasunak eman ditu.
Erredakzioa
IK4-Tekniker zentroak eta DMP euskal enpresek Europar Batasunak bultzatutako proiektu bat garatuko dute, gutxiago kutsatuko duten hegazkin-motorrak, eta eraginkorragoak, egiteko.
Zentroak gaur, astelehena, ohar baten bidez jakinarazi duenez, “OPTIMIZE proiektuaren helburua da jakitea nola eragiten dioten engranajeen fabrikazioko perdoiek haien eraginkortasunari, engranaje-kaxetan lan egiten dutenean”.
“Gaur egungo testuinguru teknologiko horretan, erakunde hauez osatutako euskal partzuergo batean jarri du konfiantza Europar Batasunak, Mendaroko DMP enpresa eta Eibarko IK4-TEKNIKER zentro teknologikoa”, azaldu du zentroak.
Era berean, proiektu horren barnean, “DMP enpresa engranajeak diseinatzeaz, simulatzeaz eta ekoizteaz arduratzen da, eta IK4-TEKNIKER, berriz, saiakuntza-bankuaz; saiakuntza horietan neurtzen da nola aldatzen den engranajeen eraginkortasuna osagai horien aldaera geometriko desberdinaren arabera”.