Teknologia -

L'Hospitalet de Llobregat

MWCk 90.000 lagun baino gehiago eta 436 milioiko eragina espero ditu

Kongresua hiriburu katalanean lehenengoz egin zenetik, 2006an, 3.000 milioi euroko eta 75.000 lanpostuko eragin ekonomikoa izan du inguruan.

Jendetzarik handiena espero da Bartzelonako Mugikorren Kongresuan

1:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2015eko Mobile World Kongress topaguneak aurreko urteetako markak hautsi eta L’Hospitalet de Llobregateko Gran Via de Fira de Barcelona erakusketa-azokan 90.000 lagun baino gehiago hartzea espero dute. Gainera, ia 2.000 stand, 4.000 kazetari, analistak eta 160 gobernutako ordezkaritza ere izango dira, 200dik gora herrialdetik joandakoak.

Era berean, 436 milioi euroko eragin ekonomikoa espero dute (iaz 397 milioikoa izan zen), aisialdian eta salmentetan xahutuko dutena osotasunean hartuta, eta 12.672 behin behineko lanpostu sortuko dira.

Kongresua hiriburu katalanean lehenengoz egin zenetik, 2006an (aurten hamargarrena izango da), 3.000 milioi euroko eta 75.000 lanpostuko eragin ekonomikoa izan du inguruan.

Urtez urte bisitari kopuruak gora egiten duenez, garraiobideen zerbitzuetan eta segurtasunean egin ohi dituzten errefortzuez gain, aurten bi pasabide gehiago jarri dituzte zintzilikatuta, parte-hartzaileen joan-etorriek trafikoan eragina izan ez dezaten eta errazteko asmoz.

Bestalde, Kongresuaren mailak eta ospeak Bartzelonako eta inguruko hoteletan eta apartamentuetan ere eragiten dute, gainezka baitaude egunotan. Gauza bera gertatzen zaie jatetxe eta tabernei.

Horrez gain, 18 tona janari ematea espero dute lau egunetan. Izan ere, jateko 64 gune jarriko dizute, baina saltzaile ibiltariak ere izango dira, gosari eta meriendetarako.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona Telefonia mugikorra berriak