Teknologia -

Exporecerca Jove azoka

Euskal ikertzaile batek hiru sari lortu ditu zientzia-azoka batean

Beñat Insunza Lauzirika gazte bilbotarrak hiru golardo eskuratu ditu gazteentzat zuzendutako Exporecerca zientzia-azokan, Bartzelonan.

Beñat Insunza, Lauro Ikastolako irakaslekin. Argazkia: Elhuyar
Beñat Insunza, Lauro Ikastolako irakaslekin. Argazkia: Elhuyar

ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beñat Insunza Lauzirika bilbotarrak hiru sari jaso ditu martxoaren 26tik 28ra Bartzelonan egin duten Exporecerca Jove zientzia-azokaren XVI. edizioan.

Iaz, Lauro Ikastolako ikaslea zenean, Euskadiko ordezkari izendatu zuten Elhuyarrek sustatu zuen Zientzia Azokan. Hori dela eta, Bartzelonako azokan parte hartu du, eta hiru aipamen berezi eskuratu ditu: Yale Science and Engineering Association Inc.-en "lan baten aurkezpen bikaina", Ingenia Motion Control enpresaren saria eta Jordi Domenech sari berezia.

Bilbotarrak lotailu gurutzatua apurtzea saihesteko egindako lan zientifiko-teknologikoa saritu dute.

Zientzia-azokan aurkeztu diren lanen artean, bigarren puntuaziorik handieneko lana izan da Insunzarena. "Kirolaren esparruko lesiorik kaltegarrienetako bat saihesteko landu dugu proiektua; mikrotxip bat diseinatu dugu kirolarien lotailu gurutzatua apurtzea saihesteko", azaldu du gazteak.

Exporecerca Jove azokaren XVI. edizioan, Espainiako eta nazioarteko 116 ikerketa-proiektu eta proiektu teknologiko aurkeztu dituzte Bartzelonan.

Insunzak Brasilen jarraituko du urrian lan honen emaitzak zabaltzen, sari honen bidez Brasilgo Monstratec azokara joateko ateak ireki baitzaizkio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea