Teknologia -

Sare sozialak

Twitterrek 140 karaktereak gainditzeko aukera ematen du aipuetan

Hala, 116 karaktere gehiago idatzi ahal izango dira 'tuit'en aipamenetan. Oraingoz iOS sistema (Applerena) eragilea duten gailuetan eta webgunean soilik dago erabilgarri.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Twitterrek eguneratu egin ditu bere funtzioak eta aldatu egin du 'tuit'en aipamena egiteko modua, 140 karakteretik gorako mezuak bidaltzeko aukera emanda.

Txoritxoaren sare sozialak aipatzen den 'tuit'aren ondoan 116 karaktere gehiago idazteko aukera emango du orain.

Aukera horri esker, erabiltzaileek 'tuit'a idatzi duenak utzitako lekua baino gehiago izango dute komentarioak egiteko.

Oraingoz, aukera berria webgunean eta iOS sistema eragilea (Applerena) duten gailuetan soilik dago erabilgarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Apple X gaur Sare sozialak gaur