Teknologia -

Internet

Informazioa bahitzeko ziber-erasoen oldarraldiaz ohartarazi dute

Ordenagailuko edukiak zifratzea da eraso horien helburua, eta gero, ordainsari baten truke, informazioa berreskuratzeko gako bat ematea eskaintzen dute.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Zibersegurtasun Institutuak (INCIBE) ohartarazi duenez, azken asteotan ordenagailuetako informazioa 'bahitzeko' ziber erasoak ugaritu egin dira.

Ordenagailuko edukiak zifratzea da eraso horien helburua, eta gero, ordainsari baten truke, informazioa berreskuratzeko gako bat ematea eskaintzen dute.

INCIBEk agiri batean azaldu duenez, programa horien izena ransomware da, eta erabiltzailearentzat baliagarria den informazioak zifratzeaz arduratzen dira.

Hala, testuak, kalkulu orriak, argazkiak, bideoak eta abar zifratzen dituzte, erreskate baten truke bahitutako informazioa berreskuratzeko aukera eman aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea